| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 55. Italiako Giroa | ||
Txapelketa | 1972 Super Prestige Pernod | ||
Etapak | 23 | ||
Datak | maiatzak 21 – 1972.eko ekainak 11 | ||
Luzera | 3.725 km | ||
Herrialdea | Italia Suitza | ||
Irteera-lekua | Venezia | ||
Helduera-lekua | Milan | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Eddy Merckx (Molteni) | ||
Txapeldunordea | José Manuel Fuente (Kas-Kaskol) | ||
Hirugarrena | Francisco Galdos (Kas-Kaskol) | ||
Puntukako sailkapena | Roger De Vlaeminck (Dreher) | ||
Eskalatzailerik onena | José Manuel Fuente (Kas-Kaskol) | ||
Talderik onena | Molteni | ||
◀1971 | 1973▶ | ||
Dokumentazioa |
1972ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 55. edizioa izan zen. 1972ko maiatzak 21 eta ekainak 11 artean ospatu zen, horietako bi bikoitzak izan ziren 20 etapatan banatutako 3725 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Eddy Merckxek, bataz, beste, 36,120 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Itzulia Venezian hasi eta Milanen amaitu zen.
100 txirrindularik hasi eta 69k amaitu zuten proba. Edizio honetan, lehen aldiz italiar txirrindulari bakar batek ere ez zuen sailkapen nagusiko lehen hiruren artean amaitzea lortu.
Eddy Merckx berriz itzuli zen Giroa irabazteko asmoz, hala, garaipenerako faborito nagusia zelarik. Felice Gimondi italiarra, aurreko edizioko garailea izan zen Gösta Pettersson, 1972ko Espainiako Itzuliaren garailea izan zen José Manuel Fuente eta honek Kas taldean kide zuen Miguel Mari Lasa ziren belgikarrari aurre egiten saiatuko zirenetako batzuk. Hain zuzen ere, Fuente eta Lasa izan ziren ematen lehenak, 4. etapako lehen sektorean, Block Hausera igoeran, hain zuzen ere Merckxek bere lehen giroa irabazi zuen tokia, Fuentek irabazi zuena, Miguel Mari Lasa bigarren geratuz, bere taldekideagandik minutu eta erdira, Merckxi bi minutu eta erdi atera zizkion bitartean, maglia arrosa janztea ere lortuz. Etapa hartan zenbait txirrindulari kontrolez kanpo iritsi ziren, eta, beraz, kanporatuak izan ziren, honen aurrean, Fuentek, txantxetan, Stelvioko etapan Merckx bera ere kontrolez kanpo geratuko zela esan zuelarik.
Alabaina, Merckx 7. etapan mendekatu zen, non etapako lehen igoeran jo zuen, etapa hasieratik soilik 28 kilometrora. Berarekin batera Pettersson, Fuente eta Santiago Lazcano eraman zituen, baina azken bi hauek ezin izan zuten belgikarraren erritmoa jasan. Catanzaroko helmugan, Merckx eta Pettersson pelotoiarekiko lau minutu baino gehiagoko abantailarekin iritsi ziren, etapa suediarrarentzat eta maglia arrosa belgikarrarentzat izan zirelarik. 11. etapan Miguel Mari Lasa izan zen garailea, esprinter guztiak harritu zituena, esprintean irabaziz.
12. etapa, erlojupeko bi txandaz osatua zegoena, Fuente eta Lasaren garaipen aukerentzat suzko proba izango zen. Merckxek hoberena zela frogatu eta lidertza sendotu zuen, Pettersson sailkapen nagusian minutu eta erdira, Fuente lau minutura eta Lasa bost eta erdi baino gehiagora utziz. 14. etapa, Sestrièresera igotzen eta Bardonecchia Jafferaun amaitzen zena, Kas taldea eta Merckxen arteko hurrengo lehia izan zen. Kas taldekoak laster hasi ziren erasoak jotzen, hala estrategikoki kokatuz, eta, helmugarako 50 kilometro falta zirela, Fuentek Merckxen indarrak frogatu zituen, belgikarrak ahul zirudielarik. Asturiarra erraz joan zen, eta ihes egindako bere kideekin bat egitea lortu zuen. Alabaina, azken igoeran, belgikarra hobetu egin zen eta inork jasan ezin izan zuen erritmoa jarri zuen. Bakarrik zihoan Fuente harrapatu eta etapa irabazi zuen, bere arerioei kolpe handia emanez, eta, ia Giroa bera ere erabakita utziz. Bi egun beranduago, Kanibalak bere nagusitasuna erakutsi zuen beste behin, bakarrean beste etapa bat irabaziz eta sailkapen nagusian zuen abantaila handituz.
Dena dela, Taranguk beste behin bere eskalatzaile dohainak erakutsiko zituen 17. etapan, Stelvion amaitu zena, edizio honetako Cima Coppira ere bazena, Merckxi bi minutu baino gehiago ateraz, hala, sailkapen nagusian zuen bigarren postua sendotuz, baita bigarren aldiz jarraian mendiko sailkapenaren garaipena ere. Hurrengo egunetan, sailkapen nagusiak ez zuen garrantzizko aldaketarik jasan, hala, Eddy Merckxek bere hirugarren Giroa irabaziz.
Baina Kas taldearen parte-hartze bikaina ez zen hor geratu. Galdosek hirugarren amaitu zuen sailkapen nagusian, hala, podium erabat atzerritarra osatuz, ordura arte Italiako Giroan sekula gertatu ez zena. Vicente López Carril 4. izan zen, Lasa 9., Lazcano 10. eta Pesarrodona 14.